Mundua -

Tragedia Mediterraneoan

Etorkinen 117 gorpu erreskatatu dituzte Libian

Zuarako (Tripolitik 120 kilometrora) herritarrek Poliziari abisua eman ondoren, gorpuak erreskatatzen hasi direla azaldu du Ilargi Gorriak.

Etorkinen 117 gorpu erreskatatu dituzte Libian. Argazkia: EFE
Etorkinen 117 gorpu erreskatatu dituzte Libian. Argazkia: EFE
Itsasoan itotako 117 lagun aurkitu dituzte Libian

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 117 etorkinen gorpuak aurkitu dituzte Libiako kostaldean, Zuaran, Tripoli hiriburutik 120 kilometro mendebaldera, Ilargi Gorriak Facebook sare sozialean jakitera eman duenez.

Zuarako herritarrek Poliziari abisua eman ondoren, gorpuak erreskatatzen hasi direla azaldu du Ilargi Gorriak.

Erreskate operazioa atzo egin zuten, segurtasun indarrekin eta ikertzaile kriminalarekin lankidetzan, Ilargi Gorriak erantsi duenez.

Hondartza bateko gorpuen irudiak argitaratu ditu Ilargi Gorriak Facebooken. Gorpuak zaku zurietan sartu dituzte anbulantzian eramateko.

Hildakoen nortasunaren, adinaren eta herritartasunaren inguruko xehetasunik ez du eman Ilargi Gorriak.

Etorkinen gorpuak Libiako kostaldean efe

Gorpuak Zuaran (Libia). Argazkia: EFE

Afrikatik eta Asiatik Europara Mediterraneoa gurutzatuz heldu nahi diren milaka pertsona ontziratzen dira Libian, baina askotan ontziak itsasoan hondoratzen dira.

NBEren arabera, Libian edo Turkian ontziratu diren 2.510 pertsona hil dira Europara itsasoz heltzeko saiakeran 2016an.

Etorkinen gorpuak Libian EFE

Gorpuak zaku zurietan sartu dituzte anbulantzian eramateko. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Egungo berriak Albisteak migrazioa gaur Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Itotze kasuak Mediterraneo itsasoa gaur