Mundua -

Udal hauteskundeak Italian

M5S Beppe Grilloren alderdiak Erromako Alkatetza lor dezake

Virginia Raggi M5Sko hautagaiak bozen % 34 eta 38 artean eskuratu ditu eta guztien aurretik dago.

Virginia Raggi M5Sren Erromako alkategaia. Argazkia: EFE
Virginia Raggi M5Sren Erromako alkategaia. Argazkia: EFE
Haserrearen botoak biziki zigortu du Matteo Renzi

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako udal hauteskundeek ez dute irabazle argirik utzi hiri nagusietan, baina Beppe Grilloren M5S alderdiak Erromako Alkatetza gertu du. Bestalde, eskuin muturrak gora egin du Italiako hiriburuan.

Piepoli Institutuak egindako inkesten arabera, Virginia Raggi M5Sko hautagaiak bozen % 34 eta 38 artean eskuratu ditu eta guztien aurretik dago.

37 urteko Raggik abantaila lortu du, baina bigarren itzulia izango da ekainaren 19an, bozen % 50 eskuratu ez dituelako. Bigarren lekuan nor geratuko, hori da zalantza bakarra orain.

Iturri berdinaren arabera, bigarren postuan Roberto Giachetti Alderdi Demokratako (PD) hautagaia legoke (% 20-24), baina Giorgia Meloni eskuin muturreko ordezkaria (% 16-20) oso hurbil duelarik.

Eskuin muturraren gorakada

Meloniren alderdiak Liga Norte (Matteo Salvini) xenofoboaren babesa du. Eskuin muturraren gorakada baieztatuko lukete hiriburuko emaitzek.

Bestalde, Silvio Berlusconi lehen ministro ohiaren zaplaztekoa berretsiko dute emaitzek. Alfio Marchini bere hautagaiak botoen % 10-14 eskuratuko dituela ematen du.

Matteo Renziren Gobernuarentzako proba ere izan dira udal hauteskundeak; izan ere, Exekutiboa ez zen hautestontzietatik atera, 2014an izendatu zutenean.

Oraingoz, inkesten arabera, Renzik Turin eta Milaneko udalak bereganatuko lituzke, baina Erroma gal dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Erroma albisteak