Mundua -
Lieja
Tren istripu batek hiru hildako eta 40 zauritu utzi ditu Belgikan
Bidaiari tren batek merkantzia tren baten kontra talka egin du Liejan. Talka oso bortitza izan dela azaldu dute Saint Georges Sur Meuseko agintariek.
Agentziak | Erredakzioa
Bidaiari tren batek merkantzia tren baten aurka talka egin zuen bart Liejako probintzian (Belgika). Talkaren ondorioz, hiru pertsona hil eta beste 40 zauritu dira, Belgikako komunikabide digitalek jakitera eman dutenez.
Le Soir jakinarazi duenez, talka oso bortitza izan dela azaldu dute Saint Georges Sur Meuseko agintariek. Biktimen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.
Bidaiari trenak Lieja eta Namur lotu behar zituen. Igandeko azken orduan gertatu da talka, Hermalle sous Huyn, Saint Georges Sur Meuse eta Engis artean, Liejako hego-mendebaldean.