Mundua -

Bidaia ofiziala

Obama Espainiako Estatura joango da uztailean

AEBko presidenteak bidaia ofiziala egingo du Europan uztailaren 7tik 11ra, eta geldialdiak egingo ditu Polonian eta Espainian. 15 urtean lehenengo aldiz izango da AEBko presidentea Espainian.

Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Barack Obama AEBko presidentea.
Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak bidaia ofiziala egingo du Europara uztailaren 7tik 11ra eta geldialdiak egingo ditu Espainiako Estatuan eta Polonian, Etxe Zuriak jakitera eman duenez.

AEBko presidenteak Espainiara 15 urtean egingo duen lehenengo bidaia ofiziala izango da, eta Felipe VI.a erregeak egingo dio harrera. Ondoren Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin elkartuko da.

Obama NATOren goi-bileratik bueltan iritsiko da Espainiara, eta segurtasuneko elkarlanean eta bi herrialdeen arteko harreman ekonomiko eta politikoan zentratuko du hitzordua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama argazkiak Espainia albisteak Albisteak