Mundua -

Desagertutako hegazkina

EgyptAirreko hegazkinaren zati gehiago aurkitu dituzte Mediterraneoan

Maiatzaren 19an Mediterraneoan desagertutako hegazkinaren kutxa beltzak aurkitzeko eta horren barruan eztanda izan ote zen zehazteko aurkikuntza garrantzitsua da.

Marineak Egyptair hegazkinaren bilaketa lanetan. EFE.
Marineak Egyptair hegazkinaren bilaketa lanetan. EFE.
Marineak Egyptair hegazkinaren bilaketa lanetan. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneoan maiatzaren 19an desagertutako EgyptAir konpainiako hegazkinaren bilaketa lanetan ari den itsasontzietako batek hegazkinaren fuselajearen zati gehiago aurkitu ditu gaur.

Kutxa beltzak aurkitzeko eta horren barruan eztanda izan ote zen zehazteko aurkikuntza garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, adituen arabera, kutxa beltzok seinalea emititzeari utziko diote ekainaren 24an.

EgyptAir konpainiako MS804 hegaldia zergatik desagertu zen argitzeko lanean jarraitzen dute ikertzaileek. Hegazkinak Paris-Kairo aire-bidea egiten ari zen Mediterraneo itsasora erori zenean.

Hegazkinaren barruan eztandarik gertatu zen zehazten lagundu lezake aurkitu berri dituzten fuselaje zatien azterketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia bideoak Gaurko azken orduko albistea Mediterraneo itsasoa gaur Hegazkin istripuak albisteak Egipto gaur