Mundua -
belgika
Bonba-mehatxu faltsua izan da Bruselako erdigunean
City2 merkataritzagunean soinean zeraman bonba zartaraziko zuela ohartarazteko deitu du gizon batek. Lehergailua faltsua zen.
EITB.EUS
Bonba-mehatxupean izan da goizean City2 Brusela erdigunean dagoen merkataritzagunea, Belgikako hedabide nagusiek jakinarazi dutenez. Mehatxua, baina, faltsua izan da azkenean.
Poliziari goizean goiz (05:30) egindako dei batek abiatu du alarma. Soinean zeraman bonba saltokian zartaraziko zuela ohartarazi du gizon batek, Le Soir egunkariak iturri polizialak aipatuta zabaldutakoaren arabera.
Gizona atxilotu eta lehergailua faltsua zela egiaztatu dute artezilariek.
Charles Michel Belgikako lehen ministroaren esanetan, "egoera kontrolpean" dute. Mehatxuaren berri izan eta berehala, Segurtasun Nazionaleko Kontseilua batu du ministroak, eta bertan behera utzi ditu aurreikusita zituen ekitaldiak.
Ingurua, hesituta
Merkataritzagunea itxita zegoen ordu horretan, eta, beraz, ez dute hustu behar izan. Ingurua itxi egin dute, eta larrialdi zerbitzuak eta artezilariak bertaratu dira.
Saltokitik gertu dagoen Rogier metro-geltokia itxi dute, eta Brusela erdiguneko kaleak ere bai.