Mundua -
Terrorismoa
Bi atxilotu Belgikan, terrorismoaren aurkako operazio batean
Miaketatan ez dute ez armarik, ez lehergailurik aurkitu, eta ez dago berehalako atentatu bat gertatu zitekeela baieztatuko duen daturik.
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako Fiskaltzak jakinarazi eta Le Soir egunkariak bere webgunean jaso duenez, ustezko bi terrorista atxilotu dituzte larunbat honetan Belgikako segurtasun-indarrek Verviers eta Celles-en-Hainaut herrietan egindako operazioetan.
Miaketatan ez dute ez armarik, ez lehergailurik aurkitu, eta ez dago berehalako atentatu bat gertatu zitekeela baieztatuko duen daturik. Izan ere, aurreko orduetan zabaldutako informazioen arabera, atentatua egin behar zuten Belgika eta Hungaria futbol-selekzioek Eurokopa dela-eta elkarren artean jokatu behar duten partida ikustera bilduko zirenen aurka.
Verviersen atxilotutako pertsona gizonezko gazte bat da, bertako alkatearen esanetan. Aldiz, ez da informaziorik eman Celles-en-Hainaut atzemandako pertsonari buruz