Mundua -

Dhakan

Gutxienez 26 hildako Bangladeshen, kafetegi batean egindako erasoan

Estatu Islamikoak aldarrikatu du erasoa. Gutxienez 26 zauritu daude, eta 13 gatibu utzi dituzte aske. Baieztatuta dago zazpi japoniar eta gutxienez bederatzi italiar hil direla.

Erasoa larunbateko goizaldean amaitu da. Argazkia: EFE.
Erasoa larunbateko goizaldean amaitu da. Argazkia: EFE.
20 hildakotik gora Bangladesheko jatetxe batean izandako erasoan

2:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 lagun hil dira Bangladeshen, talde armatu batek kafetegi batean egindako erasoaren ondorioz. Estatu Islamikoak aldarrikatu du ekintza, bai eta Al-Qaidak Indian duen adarrak ere. Hildakoetan, 20 dira gatibu izandako pertsonak eta gainerako seiak, erasotzaileak. Halaber, 26 zauritu daude, eta bahituta zeuden 13 lagun aske utzi dituzte.

Hildako guztiak atzerritarrak dira. Japoniak baieztatu du bertako zazpi hiritar hil direla erasoan, eta Italiak, aldiz, gutxienez bederatzi biktima dituela esan du.

Ekintza Arineko Batailoiko ofizial Tuhin Md. Masudek baieztatu duenez, 13 lagun aske utzi dituzte; 'Dhaka Tribune' egunkariak, aldiz, jakinarazi du 18 direla, eta aipatu ditu Poliziaren iturriak. Orain arte, ez dute jakitera eman nongoak diren biktima guztiak; japoniar bat zaurituta dago, eta bi korear ere egon litezke, baina azken datu hori baieztatu gabe dago oraindik.

bangladesh_erasoa_EFE_polizia_zaurituta

bangladesh_erasoa_EFE_polizia_zaurituta

Irudian, zauritutako polizia bat. Argazkia: EFE.

Sei erasotzaile hil dira (zazpi ziren). Hasiera batean, CNNk esan du bost zirela hildako erasotzaileak, bik ihes egitea lortu baitzuten eta beste bat atxilotuta zegoelako, baina, Masudek Times Now Indiako katean esan duenez, sei hil dira: "Okupatu duten gunea hustu dugu", berretsi du.

Bahitutako batek, segurtasun-indarrak sartu aurretik ihes egin zuen bera, azaldu du erasotzaileek pistolak, ezpatak eta bonbak zituztela, eta Bangladesheko 20:45ean indarrez sartu zirela 'Holey' kafetegian. 20 bat lagun zeuden une hartan, gehienak atzerritarrak, eta bertan egon dira gatibu. O'Kitchen jatetxea ere bertan da, eraikin horretan.

Estatu Islamikoak aldarrikatu du

Amaq albiste-agentziak (Estatu Islamikoarekin lotura du) jakinarazi du erasotzaileak aipatu taldeko kideak direla, eta 20 lagun baino gehiago hil dituztela ekintza honetan, zenbait herrialdetakoak SITE atariak zabaldu duenez (SITEk Interneten dagoen informazio jihadista aztertzen du). Estatu Islamikoak, antza, esan du 24 lagun hil dituztela, eta 40 zauritu baino gehiago ere daudela.

Al-Qaidak Indian duen adarrak ere aldarrikatu du erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea