Mundua -

'Capo dei capi'

Bernardo Provenzano, Siziliako mafiaren buru ohia, hil da

Provenzano, Corleonekoa, 43 urtez egon zen gotortuta, baina ezkutalekutik Cosa Nostra osatzen zuten familiak kontrolpean zituen, atxilotu zuten arte, 2006an.

Provenzano, atxilotu zuten egunean, Corleonen. Irudia: Questura di Palermo
Provenzano, atxilotu zuten egunean, Corleonen. Irudia: Questura di Palermo
Provenzano, atxilotu zuten egunean, Corleonen. Irudia: Questura di Palermo

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo Provenzano Siziliako mafiako buruzagien buruzagia (capo dei capi) hil da, 83 urte zituela, Milango ospitale batean, koma egoeran, baina segurtasun neurri zorrotzen artean egindako krimenengatik, luze egon ostean.

Hain zuzen, Provenzano (Corleone 1933) San Paoloko ospitalean hil da. 2014eko apirilaren 9an sartu zuten erietxean, isolamenduan, bere egoera ia begetatiboa izan arren.

Cosa Nostraren buruak biziarteko zigorra jaso zuen, eta Parmako (iparraldean) espetxe baten izan zen, baina aipatutako ospitalean sartu zuten, osasun egoera txarrak ezinezko egiten zuelako kartzelan jarraitzea.

2012an koma egoera sartu zen; buruan kolpe handia hartu zuen ziegan erorikoa izanda eta, ondorioz, ebakuntza egin behar izan zioten. Ondoren, bizitzaren azken urteetan, gaizkilearen osasunak okerrera egin du, bereziki neurologikoki eta kognitiboki, gainera birikietako infekzioa izan zuen aurreko ostiralean, eta 2011an maskuriko minbizia izan zuen.

Hori dela eta, abokatuek zigorrak bertan behera uztea eta isolamendutik ateratzea baino ez dute eskatu, baina eskari antzuak izan dira kasu guztietan.

Bestalde, Provenzano hainbat auzitan zegoen inputatuta, esaterako, '90 hamarkadan Estatuaren eta mafiaren artean hasitako negoziazioak direla eta, bertan behera utzi dituzte, akusatua ez baitzegoen saioetan parte hartzeko moduan.

Mafiaren buruzagi ohiak espetxean izan zuen azken bisita bere emazteak eta seme-alabek egin zioten ekainaren 10an, baimena jaso baitzuten bisita egiteko.

Hala, eta hamar urtez giltzaperatuta izan eta gero, hamarkadetan Italiako etsai nagusienetako bat hil da, ehunka hilketa agindu zituen itzalpetik, 43 urte ihesean egon baitzen.

Provenzano hainbat ezizenez ezagutzen zuten; 'Ziu Binu' (Osaba Bernardo), 'U tratturi' (traktorea) edo 'Il ragionere' (arrazoiduna, gogoeta handiak egiten zituenetako gizona zelako).

2006ko apirilaren 11an aurkitu zuten artzain etxe batean, Corleonen bere jatorrizko herrian, senideengandik distantzia gutxira.

Gotorlekua 'pizzini' sare konplexuaren bidez topatu zuten. 'Pizzini'ak paper zati txikiak dira, konfiantzazko pertsonek eskuz esku pasatzen zituztenak, eta horien bidez familiarekin eta organizazioaren kideekin komunikatzen zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Italia