Mundua -

Dokumentazioa

Azken urteotan Frantziako Estatuan izan diren atentatuak

Frantziako Estatuan herritarren kontra egin dituzten azken atentatuak 1982tik.

Parisko atentatuen aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Parisko atentatuen aurkako elkarretaratzea.
Parisko atentatuen aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 84 pertsona hil dira bart Nizan, eta ehun inguru zauritu, kamioi batek uztailaren 14ko Jai Nazionaleko suak ikusten ari zirenak harrapatuta.

Azken hiru hamarkadetan Frantziako Estatuan izan diren atentatuen zerrenda jaso dugu hemen:

- 2015eko azaroak 13. Ia aldi berean izan ziren hainbat atentatuk (Saint Denis futbol zelaian, hainbat jatetxetan eta Bataclan dantzalekuan) 130 hildako utzi zituzten, horietako 89 diskotekan, eta 300dik gora zauritu.

- 2015eko urtarrilak 8. Amedy Coulibaly jihadistak, Estatu Islamikoari lotutakoak, udaltzain bat hil zuen Paris hegoaldean. Terrorista berak Porte de Vincennes herriko juduen supermerkatu batean egin zuen eraso hurrengo egunean, Parisen bertan, eta lau bahitu hil zituen, Poliziak hil aurretik.

- 2015eko urtarrilak 7. Cherif eta Said Kouachi anaiak Charlie Hebdo astekari satirikoaren egoitzan sartu ziren, eta 12 langile hil zituzten tiroka.

- 2012ko martxoak 19. Tolosako eskola judu bateko hiru haur eta horietako biren aita hil zituen tiroka martxoaren 11n eta 15ean Montaubanen hiru militar hil zituen terrorista batek.

- 1996ko abenduak 3. Aljeriako integristek Parisko Port Royal metro geltokian jarritako lehergailuak lau pertsona hil eta 93 zauritu zituen.

- 1995eko uztailak 25. Aljeriako integristek gas bonbona bat leherrarazi zuten Parisko Saint Michel metro geltokian, eta 8 pertsona hil eta 117 zauritu zituzten.

- 1986ko irailak 17. Preso Politiko Arabiarren eta Ekialde Hurbilekoen Elkartasun Batzordeak 7 pertsona hil zituen Parisko Tatin bonba bat leherrarazita. Aurreko egunetan, beste lau atentatutan, hiru pertsona hil zituen.

- 1985eko martxoak 29. Jihad Islamikoa mugimenduak 18 pertsona zauritu zituen Parisko zinema batean, juduen zinemaldi baten kontrako erasoan.

- 1983ko abenduak 31. rrak bost pertsona hil zituen Marsellako Saint Charles tren geltokian eta abiadura handiko trenean jarritako lehergailuekin.

- 1983ko uztailak 15. Zortzi hildako eta 56 zauritu utzi zituen Armeniako talde batek Turkiako aire konpainien kontra Orlyko aireportuan egindako atentatuak.

- 1982ko abuztuak 9. Parisko auzo juduan dagoen Goldenberg jatetxeko sei bezero hil zituzten.

- 1982ko martxoak 29. Borroka Armatu Arabiarrak, Ilich Ramirez venezuelarraren laguntzarekin, bost pertsona hil zituen Paris-Tolosa lineako tren baten kontrako atentatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Frantzia argazkiak Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea