Mundua -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Esteban Basterretxea: 'Beldur handia pasatu dugu, dardarka egon gara'

Esteban Basterretxea ondarrutarra San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bidean zihoan familiarekin batera, eta Turkian jazo den estatu-kolpe saiakerak Istanbuleko hotel batean harrapatu ditu.

Esteban Basterertxea.
Esteban Basterertxea.
Lekuko euskalduna, Turkian: 'Beldur handia pasatu dugu'

1:15

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteban Basterretxea ondarrutarra San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bidean zihoan familiarekin batera, eta Turkian jazo den estatu-kolpe saiakerak Istanbuleko hotel batean harrapatu ditu eskala egiten.

Basterretxeak Euskadi Irratiari azaldu dionez, kaleko hotsen eraginez esnatu egin dira ezinbestean, nahiz eta hoteleko hamalaugarren solairuan zeunden: "Goizeko hiruretan edo eztanda bat izan da, eztanda handi bat… Hotela mugitu egin da, alabak eta esnatu egin dira. Eta bueno hor bai arduratzen hasi gara, egia esan".

Behin esnatuta, beldurraren beldurrez ibili direla aitortu du kalean entzuten zituztenen aurrean, "entzuten genituen inguruan soinuak: abioiak, helikopteroak. Beldur handia pasatu dugu, dardarka egon gara", azaldu du.

Une horietan zer pentsatu ez zekitela ibili dira Basterretxea eta haren familia: "Egia esan, ikusten dituzunean 'kazak' eta bonba bat entzuten duzula eta tiroak, eta abar ez dakizu zer pentsatu. Gero hasi gara irakurtzen baita ere militar asko engainatuta zeudela, uste zutela praktika batzuk zirela. Hasi naiz pentsatzen ea nor dagoen tankeren baten edo 'kaza'ren baten zein dagoen horrek botoiari eman edo ez eman… Eta bueno ez dakizu zer espero edo zer espero".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Turkia berriak