Mundua -
Saskibaloi jokalari ohia
Michael Jordanek AEBko indarkeria kritikatu du
“Beltzek bidezko tratu bat jasotzeko eta poliziak laguntzeko eta errespetatzeko konponbideak aurkitu behar ditugu”, adierazi du NBAko txapeldunak.
Agentziak | Erredakzioa
?Herri hau guzti hori baino hobea dela badakit?, esan du Michael Jordan historiako saskibaloi jokalaririk onenak. Gai sozial eta politikoen inguruko isiltasuna hautsi du kirolari ohiak. Beltzen eta polizien hilketak salatu ditu mitoak.
?Beltzek bidezko tratu bat jasotzeko eta poliziak ?guztiak babesteko egunero bizitza arriskuan jartzen dutelako- laguntzeko eta errespetatzeko konponbideak aurkitu behar ditugu?, adierazi du NBAko txapeldunak agiri batean.
?Estatubatuar, indarkeria zentzugabeagatik aita galdu zuen aita bat eta gizon beltz bat bezala oso kezkaturik nago afroamerikarren heriotzagatik, eta haserre poliziak hiltzeko gorroto eta koldarkeriagatik?, erantsi du Charlotte Hornetseko jabeak.
53 urteko Jordanek beste hainbat kirolarik ez bezala ez du orain arte halako iritzirik eman. Hala, ?ezin dut isilik jarraitu?, izenburua eman dio agiriari.
Dallasen (Texas) bost polizia eta Baton Rougen (Louisiana) beste hiru agente hil ondoren heldu da Jordanen agiria. Aldez aurretik Poliziak hiru gizon beltz hil zituen AEBn.
Bi milioi dolar
Bestalde, milioi bat dolar eman dizkio Jordanek Pertsona Beltzen Garapenerako Elkarte Nazionalaren Defentsarako Funtsari, eta beste milioi bat dolar Herria-Polizia Harremanetarako Institutuari.
?Nahiz eta ekarpenak arazoa konpontzeko nahikoak ez izan, aldaketa positiboak lortzeko laguntzea espero dut?, gaineratu du Jordanek.