Mundua -

Batzar Demokrata

Clintonek historia egin du eta lehen emakume presidentegaia izango da

“’Kristalezko sabai’ horretan arrakalarik handiena egin berri dugula ezin dut sinetsi”, ziurtatu du presidentegai demokratak.

Konbentzio Demokrata Filadelfian. Argazkia: EFE
Konbentzio Demokrata Filadelfian. Argazkia: EFE
Clinton: 'Kristalezko sabaian pitzadurarik handiena jarri dugu'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton Etxe Zuriko eserleku nagusia lortzeko lasterketan parte hartuko duen lehen emakumea izango da. Erronka lortzeko babes guztia eskertu du presidentegaiak. Emakumeek AEBn duten ‘kristalezko sabaia’ hautsi dutela goraipatu du Clintonek.

“’Kristalezko sabai’ horretan arrakalarik handiena egin berri dugula ezin dut sinetsi”, ziurtatu du presidentegai demokratak, izendapen ofiziala jaso ondoren egin duen lehen agerraldian, Konbentzio Demokratako bigarren jardunaldian.

“Ni aukeratzea ohore ikaragarria da”, ziurtatu du Estatu idazkari ohiak. Mila zatitan hautsi den kristal batetik agertu da Clinton pantaila handi batean.

Izendapena “posible egin duten guztiei” eskerrak eman dizkie Clintonek. Garaipena ez-ezik gau osoa eskaini die presidentegai demokratak.

“Zuetako bat hurrengoa izan daiteke"

Gizarteko genero harresiak hausteko eta bere pausoak jarraitzeko dei egin die AEBko neskatoei. “Berandura arte geratu den neskatoren bat baldin badago; ni Ameriketako Estatu Batuetako lehen emakume presidentea izan naiteke, zuetako bat hurrengoa izan daiteke”, adierazi du.

Estatu idazkari ohia ofizialki presidentegai izendatu du Alderdi Demokratak. 2.800 ordezkari baino gehiagok babesa eman diote. Beharrezkoak ziren baino 500 boto gehiago erdietsi ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB 2024 Gaurko azken ordukoa Hillary Clinton