Mundua -

Istripua

Globo aerostatiko bat erori da Texasen, barruan 16 pertsona zituela

Bertako poliziaren ustetan, ez da inor bizirik atera.

Agencias | REdacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Globo aerostatiko batean zihoazen 16 lagunak hil egin direla uste dute Texaseko agintariek, ontzia sutan zegoela lurrera erori eta gero. Istripua Lockhart (Texas) hirian jazo da, AEBko hego-mendebaldean, goizeko 7:40an (12:40 GMT).

Handik minutu gutxira, Caldwell konderriko Sheriffaren Bulegoak dei bat jaso du larrialdietarako telefonoan, "sutan zegoen ontzi batek ustez istripu bat izan duela abisatuz", azaldu du Daniel Law sheriffak. "Larrialdi-zerbitzuak bertaratu direnean, argi ikusi dute sua globo aerostatikoaren zestan hasi dela sua", adierazi du Lawk. "Ikerlariak biktimen kopurua eta nortasuna zehazten ari dira une honetan", gaineratu du.

Daniel Law Caldwell konderriko sheriffak jakinarazi duenez, "globoak bidaiariak zeramatzan, eta une honetan ez dirudi inor bizirik atera denik. 16 pertsona hil ahal izan direla esan dute. Hala jaso du The Lockhart Post-Register tokiko egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Albisteak