Mundua -

Venezuela-Kolonbia

Muga 'pixkanaka' berriz zabaltzea adostu dute Madurok eta Santosek

Bi estatuen arteko mugak ia urtebete itxita eman du Caracasek erabakia hartu ondoren.

Nicolas Maduro eta Juan Manuel Santos Venezuelako eta Kolonbiako presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Nicolas Maduro eta Juan Manuel Santos Venezuelako eta Kolonbiako presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Nicolas Maduro eta Juan Manuel Santos Venezuelako eta Kolonbiako presidenteak, hurrenez hurren. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro eta Juan Manuel Santos Venezuelako eta Kolonbiako presidenteek, hurrenez hurren, bi herrialdeen arteko muga luzea “pixkanaka” berriro zabaltzea adostu dute. Mugak ia urtebete itxita eman du Caracasek erabakia hartu ondoren.

“Muga pixkanaka, modu antolatuan eta kontrolarekin berriz zabalduko dugu”, iragarri du Santosek prentsaurrekoan. Kolonbiako agintaria Madurorekin bildu da Macaguako presan (Bolivar). Batzarrak ia bi ordu eta erdiko iraupena izan du.

Abuztuaren 13an oinezkoentzako bost puntu zabalduko dituztela jakitera eman dute gobernariek: Puerta de Santander, Simon Bolivar, Paraguachon, Francisco de Paula eta Puerto Carreño.

“Ziurtagiriak egingo dituzte (…) mugako bi aldeetako bizilagunek erraztasunak izateko, baina nor sartu eta ateratzen den kontrolatzeko ere”, azaldu du Santosek.

Erregaia

Bestalde, Venezuelatik Kolonbiara trafikatzen den gasolinaz eta gasaz hitz egiteko abuztuaren 23an beste bilera egingo dute bi herrialdeek.

Muga berriro zabaltzeko erabakia uztailaren 23an, Habanan (Kuba), hartu zutela iragarri du Madurok. Irekiera prozesuan “eraginkortasun handia” izateko ministroekin hitz egin dute bi agintariek.

“Giza harremanak, politikoak, diplomatikoak… berrezartzeko eredu bat izateko zorian gaude”, adierazi du Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Venezuela albisteak Zer gertatu da Kolonbian? Nicolás Maduro gaur