Mundua -

Jazoera

Gizon batek tren bati su eman eta bidaiari batzuk sastatu ditu Suitzan

Erasotzailea bera eta zaurituetako bat, 34 urteko emakumezko bat, hil egin dira. Terrorismoaren hipotesia errefusatu du Poliziak.

Erasoa Suitzan. EFE
Erasoa Suitzan. EFE
Erasoa Suitzan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gazte batek sua piztu du Suitzako San Gallen kantoian zebilen tren baten barruan eta sei pertsona zauritu ditu, horietako batzuk labanaz, Suitzako Poliziaren arabera.

Erasoan jasandako zaurien ondorioz, erasotzailea bera hil egin da ordu batzuk geroago, eta beste zaurituetako bat ere, 34 urteko emakumezko bat. Gainera, beste bost zauritu daude, horien artean sei urteko haur bat.

Terrorismoaren hipotesia errefusatu du Poliziak, eta pasiozko ekintza izan dela uste du.

Sua piztu denean, hamarnaka pertsona zeuden tren barruan. Gizonezkoak likido sukoi bat erabili du tren barruan sua pizteko, eta horren bidez arin zabaldu dira sugarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak