Mundua -

Siria

Gutxienez 90 hildako, Alepon izandako erasoetan

Oposizioak kontrolatutako eremuak bonbardatu dituzte tropa errusiarrek eta Siriako erregimenak.

Bonbardaketak Alepon. Artxiboko irudia
Bonbardaketak Alepon. Artxiboko irudia
90 hildako baino gehiago Errusiako hegazkinek egindako bonbardaketetan

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako erregimenaren eta Errusiako abiazio-tropek Alepo hiriaren aurkako erasoa abiatu zuten atzo, oposizioak kontrolatutako eremuetan. Ondorioz, gutxienez 90 pertsona hil eta beste hainbat zauritu dira.

Indarkeriak gora egin du, Siriako armadak hiriaren ekialdean operazio berriak martxan jarriko zituela iragarri ondoren. Halaber, su-etena berriz abian jartzeko Errusiak eta AEBk abiatutako negoziaketen porrotak ere eragina izan du.

Hala, gutxienez 90 pertsona hil eta beste zenbait zauritu dira errebeldeen esku dauden ekialdeko auzoetan izandako bonbardaketetan, Siriako Babes Zibilak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Errusia berriak Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur