Mundua -

Londres

Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagi izendatu dute berriz ere

Corbynek botoen % 61,8 lortu du, baina azken hilabeteotan tentsio ugari egon dira talde parlamentario horretan, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeko kanpaina dela eta.

Jeremy Corbyn, Alderdi Laboristaren buruzagia. Argazkia: EFE
Jeremy Corbyn, Alderdi Laboristaren buruzagia. Argazkia: EFE
Jeremy Corbyn, Alderdi Laboristaren buruzagia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jeremy Corbyn izendatu dute berriro Alderdi Laboristaren buruzagi. BBC hedabideak argitaratu duen informazioaren arabera, Corbynek botoen % 61,8 lortu du larunbat honetan, irailak 24, Liverpoolen egin duten bileran.

Barne hauteskunde horietan, beste hautagaiak (Owen Smith) baino 100.000 boto gehiago eskuratu ditu Corvynek. Arrazoi horregatik, eskerrak eman ditu Alderdi Laboristako buruzagiak.

Brexitak erreferenduma irabazi ostean, tentsio handia egon da talde parlamentario horretan, eta Corbynek dimisiorik emango ez zuela adierazi zuenean, diputatu laboristen babesa galdu zuen. Une hartan, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeko kanpaina ausartagoa ez egitea aurpegiratu zioten Corbyni.

Larunbat honetan izan diren barne-hauteskundeetan 500.000 hauteslek eman dute euren botoa. Besteak beste, Alderdi Laboristaren kideek, sindikalistek eta alderdi horren jarraitzaileek izan dute botoa emateko aukera. Guztira, 313.209 boto jaso ditu Corbynek, eta Owen Smithek, berriz, 193.229.

Orain, kontra dituen pertsonekin hitz egingo duela jakinarazi du Alderdi Laboristaren buruzagiak, elkarrekin, Theresa Mayren Gobernuari oposizio sendoa egiteko aukera izan dezaten.

Corbyn 2015eko irailean izendatu zuten Alderdi Laboristako buruzagi. Orduan, botoen % 59,5 lortu zituen eta beste hiru hautagaien aurka nagusitzea lortu zuen. Larunbat honetan izan diren barne-hauteskundeetan % 77,6k hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Gaurko azken ordukoa Brexit albisteak