Mundua -
Etxe Zurirako bidean
Trumpen eta Clintonen arteko eztabaida nagusia, gaur telebistan
Saioan, 90 minutuz arituko dira, ia geldialdirik gabe, eta bakoitzak bere hautagaitza defendatu beharko du, eta hanka-sartzerik ez egiten saiatu beharko dute.
agentziak | erredakzioa
Hillary Clinton eta Donald Trump Etxe Zurirako bi hautagai nagusiek hitzordu garrantzitsua dute gaur, astelehena, telebistan. Izan ere, ikusmin handia sortu da eztabaidaren aurrean, eta inor gutxi ausartu da aurreikuspenak egiten, bi hautagaien berezitasunak kontuan hartuta.
Hofstra Unibertsitateak (Hempstead, New York) hartuko du lehen 'aurrez aurrekoa', bertan 21:00ak direan. 90 minutuz arituko dira, ia geldialdirik gabe, eta Trumpek eta Clintonek bere hautagaitza defendatzen eta hanka-sartzerik ez egiten saiatu beharko dute.
AEBko Presidentetzarako bi hautagaik inoiz jaso duten notarik baxuena jaso dute bi hautagaiek, batez ere horien atzean dauden eskandaluengatik, eta, seguruenera, horiek ere izango dituzte hizpide gaurkoan. Azaroaren 8ko hauteskundeei begira egindako inkestek ez dute ezer ziurtzat jo.
Estatu Departamentuan egon zen garaian hartu zituen erabaki batzuek ika-mika handia eragin zuten, baina Clintonek egoera hori gainditzeko erronka du aurrean, Trumpek azken aste hauetan lortu dituen babesak berreskuratzeko. Barack Obama AEBko presidenteak aholkua eman dio, den modukoa izateko eskatu baitio. Clintonen lantaldearen iritzian, horren eskarmentu politiko handia da horren baliorik handiena.