Mundua -

Southwest Airlines

Hegazkin bat hustarazi dute Galaxy Note 7 batek su hartu ostean

Samsung Note 7aren ordezko bat izan da su hartu duena. Enpresak azaldu duenez, 994 zenbakiko bidaiariek eta langileek ibilgailutik irten behar izan dute.

Modelo horren 2,5 ale merkatutik kenduko zituela iragarri zuen Samsungek. Argazkia: Samsung
Modelo horren 2,5 ale merkatutik kenduko zituela iragarri zuen Samsungek. Argazkia: Samsung
Modelo horren 2,5 ale merkatutik kenduko zituela iragarri zuen Samsungek. Argazkia: Samsung

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Southwest Airlines airelineak Luisvillen (Kentucky) eta Baltimoren (Maryland) arteko hegaldi bat bertan behera utzi behar izan du, ordezkatutako Samsung Galaxy Note 7 sakelako telefono batek su hartu eta gero.

Enpresak azaldu duenez, 994 zenbakiko bidaiariek eta langileek ibilgailutik irten behar izan dute, bidaiarietako bat ohartu eta gero bere telefonoari kea zeriola. Samsung markako gailua zen, hain zuzen, Galaxy Note 7a.

Telefonoaren jabeen esanetan, dagoeneko Samsungek ordezkatutako Galaxy Note 7 modeloko sakelakoa da. Aurreko hilabetean, Samsungek iragarri zuen Galaxy Note 7 modeloko 2,5 milioi telefono merkatutik kenduko zituela, baterian atzemandako arazo batek eragiten duelako gailuek su hartzea edo eztanda egitea.

Telefono enpresak, baina, adierazi du ez dutela baieztatu bere telefonoetako batek eragin duen gertatutakoa, baina agintariekin eta airelinearekin batera lanean ari dira gailua "berreskuratzeko eta baieztatzeko", 'New York Times' egunkariak informatu duenaren arabera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak