Mundua -

Segurtasun Agentzia Nazionala

Snowdenek lan egiten zuen enpresa bereko langile bat salatu dute AEBn

Gizonak -51 urte- Booz Allen Hamilton enpresan egiten du lan, hain zuzen, Edward Snowden NSAren kontratista ohiak dokumentuak filtratu zituenean lan egiten zuen enpresa berean.

Snowden Errusiaren babespean dago, filtrazioa egin zuenetik. Argazkia: EiTB
Snowden Errusiaren babespean dago, filtrazioa egin zuenetik. Argazkia: EiTB
Snowden Errusiaren babespean dago, filtrazioa egin zuenetik. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak informazio sekretua lapurtzea egotzi dio Edward Snowden Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) kontratista ohiak lan egiten zuen enpresa bereko gizon bati. Snowden Errusiaren babespean dago, NSAk zaintza-lanetarako erabiltzen zituen programa sekretuen berri eman zuenetik

John Carlin AEBko Segurtasun Nazionalerako Fiskaltzaren arduradunak Harold Thomas Martinen aurkako akusazioa berretsi du. 51 urteko langileak ustez lapurtu duen materiala agentzia federal batek sortu zuen 2014an, eta Inteligentziari buruzko informazioa zuen.

"Sei agiri horiek Gobernuarentzat arriskutsuak izan litezkeen iturrien eta metodoen bidez egin zituzten, eta oso garrantzitsuak dira segurtasun nazionalerako", dio salaketak.

Atxilotuak Gobernuarentzat egiten zuen lan Booz Allen Hamilton enpresaren bidez, hain zuzen, Snowdenek lan egiten zuen enpresan, NSAren informazio sekretua argitara eman zuenean. Snowdenek zuen bezala, Martinek ere zeukan eskura informazio sekretua, eta erabat debekatuta dago baimenik gabe informazioa ateratzea, salaketaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea