Mundua -

Omenaldia

Frantziak Nizako atentatuko biktimak oroitu ditu

Uztailaren 14ko erasoaren ondorioz, 86 lagun hil eta 400 baino gehiago zauritu ziren.

François Hollande, Nizako biktimei egindako omenaldian. Argazkia: EFE
François Hollande, Nizako biktimei egindako omenaldian. Argazkia: EFE
Nizako atentatuko biktimak omendu dituzte

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidenteak uztailaren 14an Nizan izandako atentatuko biktimak oroitu ditu: 86 pertsona hil eta 400 baino gehiago zauritu ziren. 31 urteko tunisiar batek, Mohamed Lahouaiej B. eta Estatu Islamikoaren jarraitzailea, Ingelesen Lautadan su artifizialak ikusten ari ziren hiritarrak harrapatu zituen kamioi batekin.

"Ospakizuna infernu bilakatu zen egun hartan", adierazi du Frantziako presidenteak omenaldian, biktimen senideen eta lagunen aurrean. Ekitaldi pribatua izan da, biktimen ohorez Nizan egindako monumentuaren inguruan.

"Basakeria horren biktimak ez zuten iragan, historia edo azaleko kolore berdina, baina bai helburu bera: aske bizi nahi zuten", gaineratu du Hollandek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia albisteak Albisteak