Mundua -
Ezbeharra
19 lagun hil dira Siberian, helikoptero militar baten istripuagatik
Ikertzaileek esku artean dituzten hasierako hipotesien arabera, ezbeharra giza akats bati, arazo tekniko bati edota eguraldi txarrari egotzi dakioke.
Agentziak | Erredakzioa
Guztira 19 pertsona hil dira eta beste hiruk zauriak izan dituzte Siberiako Yamal eskualdean Errusiako Mi-8 helikoptero batek ezbeharra izan eta gero. Hala eman du jakitera Dimitri Peskov Kremlineko bozeramaileak.
"Presidenteak (Vladimir Putin) doluminak eman dizkie bidaiarien eta tripulazioko kideen senide eta hurbilekoei", azaldu Peskovek, Sputnik agentziak jasotzen dituen adierazpenetan.
Helikopteroa Krasnoyarsk eta Urengoi arteko ibilbidea egiten ari zen barruan 22 pertsona zituela, horietako hiru tripulazioko kideak. Aire-ontziak ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Urengoin.
Ikertzaileek esku artean dituzten hasierako hipotesien arabera, ezbeharra giza akats bati, arazo tekniko bati edota eguraldi txarrari egotzi dakioke.