Itxi

Mundua

Nikaragua

Nikaraguarrek garaipena eman diote berriz ere Ortega sandinistari

agentziak | erredakzioa

Nikaraguarrek presidentea, presidenteordea, Asanblea Nazionalaren 90 diputatuak eta Parlamentu Zentroamerikarraren 20 ordezkariak aukeratu dituzte igandean.

1:11

Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak kargua mantentzea lortu du, botoen % 72 jasota, oraingo honetan, Rosario Murillo bere emaztearekin presidenteorde gisa, hauteskunde orokorretan emandako boto guztiak zenbatuta ez badaude ere.

Mahaien % 65,3 zenbatuta, Maximinio Rodriguez 'Contra'ko gerrillari ohiak (PLC Konstituzioaren aldeko Alderdi Liberala aliantzako kidea) bigarren postua lortu du, bozen % 14 jasota. Parte-hartzeari dagokionez, hautesleriaren % 65,3k eman du botoa, hasierako datu ofizialek diotenez.

Hirugarren lekuan, Jose del Carmen Alvarado Alderdi Liberal Independentearen (PLI) ordezkaria, Roberto Rivas Hauteskundeen Kontseilu Gorenaren presidenteak irakurritako behin behineko txostenaren arabera.

Saturnino Cerrato artzain ebanjelikoak hartu du laugarren postua. Cerrato Aliantza Liberal Nikaraguarraren hautagaia da.

Bosgarren postuan, Erick Cabezas Alderdi Kontserbadorearen kide eta abokatua. Seigarren eta azken postuan Carlos Canalesek hartu du, Errepublikaren aldeko Aliantzako kideak.

Lehen datuen irakurketa egin baino lehen, Ortega presidentearen eta Murilloren milaka jarraitzailek Managuako kaleak eta enparantzak hartu dituzte, igande honetako hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzeko.

Nikaraguako herritarrek presidentea hautatu dute igande honetan, Ortega faborito zela. Agintarien arabera, "normaltasuna" nagusi izan da eta, oposizioaren esanetan, parte-hartzea txikia izan da.

Hain zuzen, 4,34 milioi nikaraguar deituta zeuden igande honetan presidentea, presidenteordea, Asanblea Nazionalaren 90 diputatuak eta Parlamentu Zentroamerikarraren 20 ordezkariak aukeratzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena