Mundua -

Elkarrizketarako mahaia

Elikagaiak eta botikak hornitzeko akordioa adostu dute Venezuelan

Horrez gain, 'Bakean elkarbizi' testua hitzartu dute, elkarrekin bakean bizitzearen aldeko adierazpena dena.

Elkarrizketarako mahaia Venezuelan. Argazkia: Efe
Elkarrizketarako mahaia Venezuelan. Argazkia: Efe
Elkarrizketarako mahaia Venezuelan. Argazkia: Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuko ordezkariek eta oposizioko aliantzakoek (MUD) herrialdean urri dauden elikagaien eta botiken hornikuntza bermatuko dituzten neurriak martxan jarriko dituztela adostu dute larunbat honetan elkarrizketa politikorako mahaian.

Horrez gain, Gobernuak eta oposizioak "Bakean elkarbizi" deituriko adierazpena hitzartu dute. Adierazpen horretan alderdi biek herrialdeko Konstituzioa betetzeko konpromisoa hartzen dute , eta bizikidetza baketsu eta konstruktibo baten alde agertu dira, "biolentzia erbesteratuko duena".

Aipatu negoziazio mahaiari urriaren 30ean eman zitzaion formalki hasiera Caracasen, Vatikanoaren eta Hegoamerikako Nazioen Batasunaren (Unasur) babesarekin. Bertako parte dira ere Jose Luis Rodrigez Zapatero (Espaina), Martin Torrijos (Panama) eta Leonel Fernandez (Dominikar Errepublika) presidente ohiak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Politika Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Venezuela albisteak Medizinak albisteak