Mundua -
Al Hilla hirian
100 pertsona hil dituzte Iraken egindako atentatu suizida batean
Erasoa gasolindegi batean egin du suizida batek, jatetxe baten alboan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 100 pertsona hil dira Al Hilla hirian (Irak), Bagdadetik 100 kilometro hegoaldera, bonba-kamioi bat lehertuta.
Erasoa gasolindegi batean egin du suizida batek, jatetxe baten alboan. Arbaeen pelegrinazioa egiten duten irandarrak egon ohi dira bertan batik bat. Eztandaren ondorioz, bost autobus kiskali dira.
Estatu Islamikoak bere gain hartu du hartu du atentatua.
Erakunde terrorista horrek apostatatzat ditu xiitak.
Irakeko Armadak Mosul berreskuratzeko abiatutako kanpainaren baitan, Estatu Islamikoak hainbat eraso egin ditu azkenaldian bere kontroletik kanpo dauden eskualdeetan.