Mundua -
lurrikara
Erdialdeko Amerikan ezarritako tsunami arriskua, bertan behera
7 graduko lurrikara batek El Salvador, Nikaragua eta Costa Rica astindu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ozeano Bareko Tsunamien kontrako Alerta Sistemaren Nazioarteko Taldeak bertan behera utzi du Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdeetan tsunamia izateko arriskuagatik ezarritako alerta egoera, San Salvador hiriburutik 100 kilometrora, itsasoan, 7 graduko lurrikara izan ondoren.
“Tsunamia izateko arriskuagatik ezarritako alerta egoera bertan behera geratu da”, jakinarazi du Ozeano Bareko Tsunamien kontrako Alerta Sistemaren Nazioarteko Taldeak.
7 graduko lurrikara batek El Salvador, Nikaragua eta Costa Rica astindu ostean, tsunamia izateko arriskuagatik alerta egoera ezarri dute, olatu batek kostaldea joko zuela aurreikusita. Sismoaren hipozentroa 33 kilometroko sakoneran eta Usulutan hiritik 100 kilometrora kokatu dute.