Mundua -

Montpellier

Baztertu dute Frantziako atentatuak izaera jihadista duenik

Antza denez, "tokiko krimena"ren hipotesiak indarra hartu du, atentatu jihadistaren aurrean. 100 jendarme eta poliziak baino gehiagok osatzen dute hiltzailearen bilaketa taldea.

Jendarmeak hilketa izan zen egoitzaren inguruetan. Argazkia: EFE
Jendarmeak hilketa izan zen egoitzaren inguruetan. Argazkia: EFE
Jendarmeak hilketa izan zen egoitzaren inguruetan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Montpellierreko Fiskaltzak adierazi duenez, ez dago loturarik terrorismo jihadistaren eta bart erlijio-egoitza batean hildako emakumearen gertakariarekin. Gainera, antza, "tokiko" krimen bat izan dela uste dute.

"Ez dago elementurik terrorismo islamistarekin lotura egiteko", esan du Christophe Barret fiskalak, prentsaurrekoan. Gainera, azaldu duenez, susmagarri bat identifikatu dute eta, horren inguruan, "atxilotu egin behar" dela eta "arriskutsua" izan litekeela azpimarratu du.

Barreten esanetan, ikertzaileek "tokiko pista" bat jarraitzen ari dira, Montferrier sur Lezeko "nagusien etxe horren inguruko" baten bat izan delakoan. Alabaina, onartu egin duenez, "krimenaren egilearen motibazioek ezezagunak izaten jarraitzen dute".

Erdigunetik gertu aparkatuta zegoen auto batean arma faltsu bat topatu zuten, poltsa baten barruan. Aurkikuntza horri esker identifikatu egin zuten ustezko egilea.

Eskuak lotu zizkion langile batek deitu zuen Jendarmeriara 22:30 aldera, gizonezko batek eraso egin ziola esanez.

Agenteek egoitzara jo eta beste langile bat topatu zuten hilda, baina beste inor ez zegoen zaurituta, eta erasotzaileak -kaputxaduna- ez zien eraso.

100 jendarme eta poliziak baino gehiagok osatzen dute hiltzailearen bilaketa taldea, helikoptero baten laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Frantzia berriak Atentatuak albisteak Jihadismoa albisteak Albisteak