Mundua -

kalifornian (AEB)

Dagoeneko 33 dira Oaklandeko sutean hildakoak

Dirudienez, musika elektronikoko festa bat egiten ari ziren eraikin batean, eta ez zuten sugarrak itzaltzeko ihinztagailurik.

Oaklandeko biltegi batek su hartu du. EFE
Gutxienez bderatzi hildako jaialdi batean piztutako sutean

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 pertsona hil dira ostiralean Kaliforniako (AEB) Oakland hiriko biltegi batean, festa bat egiten ari zirela, piztu zen sutearen ondorioz, agintariek ezagutzera eman dutenez.

Eraikinak artisten-estudioak hartzen zituen, eta bertan musika elektronikoko festa bat ospatzen ari ziren dozenaka gazte ostiral gauerdian.

Garren ondorioz, biltegiaren sabaia jausi egin zen, eta, asko oztopatzen ari da erreskate taldeen lana.

Oraindik ez dira ezagutzen zerk eragin zuen sutea, baina agintariek bai baieztatu dute biktima gehienak gazteak direla, horietako zenbait atzerritarrak izanik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea