Mundua -
Gertaera
Zazpi urteko neskato baten hilketa bortitzak Kolonbia hunkitu du
Susmagarri nagusia atxilotu du Poliziak: 38 urteko gizonezko bat da, adingabea aurkitu zuten etxebizitzan bizi ohi dena.
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbiako agintariak zazpi urteko neskato baten bahiketa, bortxaketa eta itotzea ari dira ikertzen. Bogotako apartamentu esklusibo batean aurkitu zuten haren hilotza.
Kolonbiako Poliziak Rafael Uribe Noguera atxilotu du, 7 urteko umea hil izana leporatuta.
Albistea astelehen goizean ezagutzera eman bazen ere, neskatoa igandean hil zen. Gertakariaren aurrean ugariak izan dira haserre adierazpenak eta errudunentzat betiko espetxealdia eskatzen duten ahotsak.
"Sumindura handiz Bogotan gertatu den zazpi urteko neskatxaren aurkako krimena kondenatzen dut. Justiziaren zama guztia errudenen gainean eror dadila", azaldu du Jose Manuel Santos presidenteak.