Mundua -
Istripua
40 pertsona hil dira Kenyan, zisterna-kamioi baten leherketan
Leherketak eragindako sutearen ondorioz, zenbait auto erre ziren, kamioiaren gidariak kontrola galdu eta gero.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 40 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Kenyan, substantzia sukoiak zeramatzan zisterna-kamioi bat lehertu ostean. Beste ibilgailu baten aurka talka egin du autobidean, Kenyako agintariek baieztatu dutenez.
Ezbeharra larunbat arratsaldean gertatu zen, Nairobitik 80 kilometrora, Naivasha hiriarekin lotzen duen autobidean.
Leherketak eragindako sutearen ondorioz, zenbait ibilgailu erre dira, kamioiaren gidariak kontrola galdu eta gero.
Kamoiak aurrean zuen furgoneta jo ondoren, hainbat autok talka egin dute, bata bestearen atzetik, lekukoek hedabide kenyarrei kontatu dietenez.
Poliziak abiatutako ikerketaren arabera, errepidean dagoen zulo batek eraginda galdu du kontrola gidariak. "Sua berehala hedatu da, eta beste 10 ibilgailu erre dira", dio Poliziaren txostenak.