Mundua -

Mexico

33 hildako, Mexikoko piroteknia merkatu batean eztandak izan ostean

Gorpu asko kiskalita daude. Horrez gain, 59 pertsona zauritu dira, batzuk larri daude eta 12 pertsona desagertuta daude.

Erreskate taldeek triskantza topatu dute piroteknia merkatuan. EFE
Tutelpeceko (Mexiko) piroteknia merkatua. EFE
36 hildako, Mexikoko piroteknia merkatu batean izandako leherketa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 pertsona hil eta 59 zauritu dira asteazken honetan Mexikon, Tutelpec herriko piroteknia merkatuan izandako leherketetan. Gainera, 12 pertsona desagertuta daude.

Jose Manzur Mexiko Estatuko Gobernu idazkariak zehaztu duenez, 18 gorpu identifikatu dituzte eta horietako 10 familien esku daude dagoeneko. Gainerako hildakoak ez dituzte identifikatu oraindik eta litekeena prozesu horrek luze irautea erreduren larritasuna tarteko.

Manzurren esanetan, 12 pertsona desagertuta daude -bost gizonezko eta zazpi emakume-, baina litekeena da horietako batzuk ospitaleetan egotea; izan ere, identifikatu gabeko hainbat gaixo daude.

Zaurituei dagokienez, 46 pertsona ospitaleratuta daude eta horietako bost, hil ala biziko egoeran.

Leherketak Mexikon 15:00ak zirenean jazo dira (21:00 GMT) San Pablito piroteknia merkatuan, Mexikoko handienean. Lekuko baten arabera, "suziri batek su hartu du, eta piroteknia material ugari zegoen toki batera jausi da".

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak doluminak eman die "istripu honetan bizia galdu duten lagunen senitartekoei" eta "zauritutakoei arin osatzeko" opa die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gaurko azken orduko albistea