Mundua -

SIRIA

Gutxienez 100 pertsona hil dira Sirian, turkiarren bonbardaketetan

Asteazken arratsaldean hasi zen erasoaldia, Estatu Islamikoak 14 soldadu turkiar hil eta 33 zauritu ondoren.

 

Siria. Artxiboko irudiak. EFE.
Siria. Artxiboko irudiak. EFE.
Siria. Artxiboko irudiak. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

104 pertsona hil dira Siriako Al Bab hirian, azken egunotan, Turkiak egindako bonbardaketen ondorioz. Estatu Islamikoak hartutako hiria da Al Bab.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak emandako datuen arabera, gutxienez 25 ume eta 13 emakume daude hildakoen artean.

Atzo, hildakoak 95 zirela esan bazuten ere, hondakinen artean bederatzi gorpu aurkitu dituzte azken orduotan.

Zauritutakoak ere dozenaka izan ziren, horietako batzuk oso larri. Al Babeko Ospitalean ez dagoela denak artatzeko lekurik, ez sendagairik salatu du Behatokiak.

Gobernuz kanpoko erakunde horren arabera, Turkiako Armadak Sirian inoiz egin duen erasorik bortitzena izan da. Gogor salatu ditu bonbardaketak.

Asteazken arratsaldean hasi zen erasoaldia, Estatu Islamikoak 14 soldadu turkiar hil eta 33 zauritu ondoren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Atentatuak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Zer ari da gertatzen Sirian?