Mundua -
Siria
Hobi komunak topatu dituzte Alepon, mutilatutako hamarnaka gorpurekin
Korridore humanitarioak erabilita Alepotik ihes egin nahi zuten herritarrak omen dira biktimak. Hil aurretik "modu basatian torturatu" zituzten guztiak.
Agentziak | Erredakzioa
Errusiak jakinarazi duenez, hobi komunak topatu dituzte Alepon (Siria), hamarnaka gorpurekin. Asko mutilatuta edota buruan tiroa dutela aurkitu dituzte.
"Hobi komun handiak topatu ditugu, tortura basatiak pairatu zituzten hamarnaka siriarren gorpuekin. Horietako askori gorputzeko atalak falta zaizkio", adierazi du Igor Konashenkov Errusiako Armadaren bozeramaileak.
"Badirudi hau guztia hasiera baino ez dela", ohartarazi du.
Azken hilabeteotan Moskuk hainbat aldiz salatu du Errusiako Armadak irekitako korridore humanitarioak erabilita Alepotik ihes egin nahi zuten herritarrak hil egiten zituztela hiriaren ekialdea kontrolatzen zuten talde armatuek.