Mundua -

2004az geroztik espetxean

Oposizioko zazpi lagun aske utzi ditu Venezuelako Gobernuak

Besteak beste, Manuel Rosales Zuliako gobernadore ohia eta oposizioko buruzagia askatu dute. Zazpiei debekatu egin diete herrialdetik ateratzea, eta aldizka epaileen aurrean aurkeztu beharko dira.

Manuel Rosales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Manuel Rosales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Manuel Rosales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako oposizioaren iritziz preso politikoak diren zazpi lagun aske utzi dituzte goizalde honetan Venezuelan, tartean, Manuel Rosales Zulia udalerriko gobernadore ohia eta oposizioko buruzagia. Zazpiei debekatu egin diete herrialdetik ateratzea, eta aldizka epaileen aurrean aurkeztu beharko dira.

Alfredo Morenok, Venezuelako Zigor Foroa GKEren zuzendariak, zabaldu du informazioa Twitterren bidez. Presoak 2004az geroztik zeuden kartzelan.

Aske utzi dituztenen artean Manuel Rosales Un Nuevo Tiempo (UNT) alderdiko buruzagia dago. Rosalesek berak albistea baieztatu du Twitterren bidez: "Venezuelako herriari jakinarazi nahi diot aske utzi nautela, beste hainbat preso politikorekin batera. Preso politiko guztien askapena eta exiliatuen itzulera lortzeko borrokan jarraituko dugu".

Romerok azaldu duenez, "Vatikanoaren ordezkariekin eta Espainiako Enbaxadarekin izandako elkarrizketen ostean, espero genituen lehenengo askapenak izan dira hauek". Skarlyn Duarte, Yeimi Varela, Nixon Leal, Angel Contreras eta Gerardo Carrero dira larunbat honetako 02:30ak aldera aske geratu diren presoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Venezuela argazkiak