Mundua -

Manaos hirian

60 pertsona hil dira Brasilen, espetxe batean izandako matxinadan

Sao Paulon finkatuta dagoen Primer Comando de la Capital taldearen eta Amazonia estatuko kartzelak kontrolatzen dituen Familia do Norte taldeen artean izandako borrokak eragin du matxinada.

60 pertsona hil dira Brasilen, espetxe batean izandako matxinadan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 60 pertsona hil dira Brasilgo Manaos hiriko kartzelan izandako matxinadan, Amazonas estatuko Segurtasun Ministerioak baieztatu duenez.

Epitacio Almeida OABk Amazonian duen Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak matxinatutako presoekin izandako negoziazioetan parte hartu du eta bahituak askatzeko lan egin du. Gaur goizean amaitutzat eman dute matxinada eta azken bahituak askatu dituzte.

Sao Paulon finkatuta dagoen Primer Comando de la Capital taldearen eta Amazonia estatuko kartzelak kontrolatzen dituen Familia do Norte taldeen artean izandako borrokak eragin du matxinada.

Borrokaldian hainbat pertsonari lepoa edo gorputz-adarren bat moztu diote eta beste zenbait gorpu erre egin dituzte, OABk berri eman duenez.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Brasil azken ordukoa