Mundua -

Haserrea

Protesta uholdea Mexikon, gasolinaren prezioa nabarmen igo ostean

Urtarrilaren 1ean, gasolinaren prezioa % 14 eta gasolioarena % 20 garestitzeko erabakia hartu zuen Mexikoko Gobernuak.

Herritar asko kalera irten dira protesta egitera. Argazkia: EFE
Herritar asko kalera irten dira protesta egitera. Argazkia: EFE
Herritar asko kalera irten dira protesta egitera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 1ean Mexikoko Gobernuak gasolinaren eta gasolioaren prezioak nabarmen igotzea erabaki zuen. Ordudanik, protesta uholdea bizi dute herrialde horretan eta azken orduotan, hegoaldeko sei estatutako 150 gasolindegiren kontra egin dute herritar askok.

Egoera horren aurrean, Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak ziurtatu du bere gobernuak ez duela portaera hori onartuko. Halaber, herritarren haserrea ulertzen duela esan du, eta gasolinaren prezioa igotzea gogorra bada ere, herrialdeak ez zuela beste aukerarik gaineratu du. Gainera, gasolindegien kontra egindako erasoak gehiegikeriatzat jo ditu Peña Nietok.

Urtarrilaren 1ean, gasolina litro bakoitzaren prezioa % 14 eta gasolioarena % 20 garestitzea erabaki zuen Mexikoko Gobernuak. Neurri hori zerga gehiago ez jartzeko helburuarekin onartu zuela arrazoitu zuen Gobernuak. Halaber, herrialde horretako zorra eta gastu publikoa ez handitzeko beharrezkoa zela esan zuen Peña Nietok.

Mexikoko Gobernuaren arabera, batez beste % 24,5 igo zen nazioartean erregaien prezioa, baina Mexikon soilik % 3 garestitu zen.

Halaber, egunero 190 milioi litro kontsumitzen direla arrazoitu du Peña Nietok. Kantitate horretatik, diru gutxien dutenek soilik bederatzi milioi litro kontsumitzen dituztela gaineratu du. Dena den, kontuan hartu behar da herrialde horretako biztanleen erdia pobrezian bizi dela.

Alabaina, erregaien prezioak igotzeak herritarren haserrea piztu du eta Mexikoko Gobernuak hartutako erabaki horren kontrako protestak zabalduz besterik ez doaz.

Joan den asteartean, G500 konpainiak iragarri zuen Mexikoko protesten eta erasoen aurrean herrialdean zabalik dituen 1.800 gasolindegitik 400 behin behinean itxiko zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Munduko albisteak Ekonomia berriak Mexiko bideoak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerikako azken ordukoa Erregaiak