Mundua -
Siria
Gutxienez 43 pertsona hil dira Alepon, bonba-auto baten leherketan
Horrez gain, dozenaka zauritu utzi ditu Azazeko epaitegi islamiko batetik hurbil egindako erasoak.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 43 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Alepo iparraldean, bonba-autoz Azazeko epaitegi islamiko batetik gertu egindako atentatu batean. Rami Abdelrahman Giza Eskubideen Siriako Behatokiko zuzendariak eman du gertatutakoaren berri.
Biktimetatik sei identifikatu dituzte eta militarrak omen dira, bozeramaileak aditzera eman duenez.
Larrialdi-taldeak zaurituei laguntzen ari dira, baina oraindik ezin izan dute zehaztu zenbat diren. Halaber, eztandak kalte material larriak eragin ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea