Mundua -
Ezbeharra
17 lagun hil dira Angolan, futbol partida batean izandako jende oldean
Gutxienez 60 zauritu daude, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Uigeko futbol zelai batean izan da ezbeharra, ehunka pertsona partidua ikustera sartu direnean.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 17 lagun hil eta 60 zauritu dira Angolan, Uigeko futbol zelai batean izandako jende oldean. Santa Rita Cassia eta Recreativo do Libolo taldeen arteko futbol partiduan izan da ezbeharra.
Ehunka pertsona joan dira futbol partidua ikustera, baina guztiak ate beretik zelaira sartzen saiatu direnean jende oldea izan da, zazpigarren minutuan. Gehienak itota hil dira, bertaratu diren zaleak bultzatuta eta zapalduta.
Mije Ernesto Uigeko medikuak jakinarazi duenez, gutxienez 61 lagun zauritu dira, horietako bost larri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea