Mundua -

Frantzia

Hamar atxilotu, Paris inguruan izandako protestetan

Drancy herrian egin zituzten igandean azken atxiloketa horiek. Hainbat auto erretzeaz gain,  hiri-altzariak ere kaltetu  zituzten.

Poliziaren indarkeriaen aurkako protestek ez dute etenik Parisen

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak hamar bat pertsona atxilotu zituen igande gauean, otsailaren 2an ustez poliziak gazte bati egindako bortxaketaren aurkako protestetan. Ustez agente batek borra sartu zion ipurdian, eta zenbait poliziak eraso egin zioten Aulnay-sous-Bois herrian.

Poliziak EFEri baieztatutakoaren arabera, atxiloketa horiek Drancy herrian egin zituzten. Hainbat auto erretzeaz gain, hiri-altzariak ere kaltetu zituzten.

22 urteko gazte bat, Théo, bortxatzea egotzi dioten poliziaren aurka antolatu zuten protesta. Gazteak salatu duenez, bizkarrez atxilotuta zuten bitartean, agenteetako batek borra sartu zion ipurdian.

Ustez erasoa egin zuen polizietako bat inputatu zuten bortxaketa leporatuta, eta beste hirurak kargupean utzi zituzten indarkeriagatik.

Bruno Le Roux Frantziako Barne Ministroak lasaitasunerako deia egin du gaur, eta berretsi du ez duela inolako indarkeria-ekintzarik onartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Paris azken albisteak Frantzia Gaurko azken ordukoa