Mundua -
Atentatua Iraken
48 pertsona baino gehiago hil dira Bagdaden, atentatu baten ondorioz
Auto-bonba garajez betetako kale batean aparkatuta zegoen, eta hainbat kotxe-saltzaile izan ohi dira bertan.
Agentziak | Erredakzioa
48 pertsona baino gehiago hil dira eta 55 bat zauritu, auto-bonba batekin egindako atentatu batean, Bagdad hegoaldean, medikuek eta segurtasun-zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Ibilgailua garajez betetako kale batean aparkatuta zegoen, eta hainbat kotxe-saltzaile izan ohi dira bertan.
Estatu Islamikoak leherketa bere gain hartu du, Interneten zabaldutako ohar baten bitartez. Talde jihadistak erasoak indartu ditu Iraken, errepresalian AEBek babestutako kanpaina militarragatik, izan ere, Iraken duen presentziarekin amaitu nahi dute.
Atentatua orain arte 2017an izan den larriena da Bagdaden. Atzo beste eraso bat izan zen auto saltzaile asko izan ohi diren beste gune batean.
Asteazkeneko erasoa terrorista suizida batek egin zuen, lehergailuz betetako kamioneta bat eztandarazi zuen, Sader hiriaren behe-auzoan. 15 pertsona hil ziren eta beste 50 zauritu.