Mundua -
Turkia
Hiru urteko ume bat hil da Turkia hego-ekialdean izandako eraso batean
Gainera, gutxienez hamabost pertsona zauritu dira bonba-auto bat zartarazita egindako atentatuan.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez pertsona bat hil da eta hamabost bat zauritu Turkiako hego-ekialdean izandako leherketa batean, Habertürk berri agentziak jakinarazi duenez. Iturri ofizialek baieztatu dutenez, hildakoa hiru urteko ume bat da.
17:45ean izan da leherketa, antza denez bonba-auto batek eraginda. Mardin probintziatik 20 kilometrora izan da atentatua. Indar polizialen eta Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK, gaztelerazko sigletan) milizianoen artean istiluak sortu ohi dira inguru horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea