Mundua -

AEB - EB

Trumpek EBrekin duen konpromisoa adierazi du Pencek Bruselan

Presidenteordeak adierazi duenez, AEB Europar Batasunaren 'benetako bazkidea' izango da terrorismoaren kontrako borrokan.

Mike Pence eta Donald Tusk bileraren hasieran. Argazkia: EFE
Mike Pence eta Donald Tusk bileraren hasieran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak Europar Batasunarekin (EB) duen "konpromiso irmoa" adierazi du gaur Mike Pence presidenteordeak Bruselan, eta terrorismoaren kontrako borrokan EBren "benetako bazkidea" izango dela gaineratu du.

"Trump presidentearen izenean, AEBk Europar Batasunarekin duen konpromiso irmoa, lankidetza jarraitua eta lotura adierazi nahi dut", adierazi du Mike Pencek Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearekin egindako bileraren osteko prentsaurrekoan.

"Bi kontinenteen arteko diferentziak edozein direlarik ere, herentzia eta balore berdinak partekatzen ditugu, eta gauza guztien gainetik askatasunaren, demokraziaren eta Zuzenbide Estatuaren bitartez bakea eta oparotasuna bultzatzea dugu helburu", gaineratu du.

Pencek Bruselara egin duen lehendabiziko bisita ofiziala da eta EBko hainbat buruzagirekin elkartzeko baliatu du.

AEBko presidenteordeak Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin afari-bilera egin zuen atzo, eta Belgikako Gobernua EBren hausturaren kontra dagoela adierazi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken ordukoa Donald Trump