Mundua -

Ekuador

Moreno eta Lasso aurrez aurre izango dira bigarren itzulian

Botoen zenbaketa hainbeste atzeratu izanak herritarren haserrea eragin du, eta kalera irten dira protesta egitera.

Juan Pablo Pozo, Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidentea. Argazkia: EFE
Juan Pablo Pozo, Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidentea. Argazkia: EFE
Juan Pablo Pozo, Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lenin Moreno Alianza PAIS mugimendu ofizialeko hautagaia eta Guillermo Lasso CREO Mugimenduko burua aurrez aurre izango dira hauteskundeen bigarren itzulian, apirilaren 2an. Ekuadorko Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE, gaztelerazko sigletan) segurutzat jo du bozen bigarren itzulia.

Juan Pablo Pozo Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidenteak jakinarazi duenez, botoen gehiengoa (% 95) zenbatu dutenean ezinezkoa da erabateko aldaketa ematea. Boto guztiak zenbatu ez dituzten arren, Ekuadorko Presidentetzarako hauteskundeak nork irabazi dituen jakiteko ezinbestekoa izango da bigarren itzulia egitea.

Behin-behineko emaitzen arabera, Morenok botoen % 39,22 jaso ditu, eta Guillermo Lassok % 28,34. Ekuadorko araudiak dioenez, hautagai batek lehen itzulian irabazteko gehiengo osoa eskuratu behar du, edo botoen % 40 baino gehiago lortu eta bigarrenari % 10eko aldea atera.

Botoen zenbaketa hainbeste atzeratu izanak herritarren haserrea eragin du, eta kalera irten dira protesta egitera (gehienak Lassoren jarraitzaileak izan dira).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Eguneko albisteak Latinoamerika