Mundua -

UNICEF-EK EMANDAKO DATUAK

Iaz Mediterraneoa zeharkatu zuten haurren % 90 iritsi ziren, bakarrik

2016an Libiatik Italiarako bidaia egin zuten 28.223 adingabeetatik 25.846 bakarrik, senideen babesik gabe, heldu ziren.

Afrika iparraldetik Italiara iritsitako adingabe gehienak bakarrik zeuden. Artxiboko argazkia: EFE
Afrika iparraldetik Italiara iritsitako adingabe gehienak bakarrik zeuden. Artxiboko argazkia: EFE
Europara babes bila datozen umeen bidaia latza salatu du Unicefek

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiatik Italiarako migrazio bidea haurrentzako arriskutsuenetakoa da, gaur UNICEFek ohartarazi duenez; izan ere, iaz zeharkaldi hori egin zuten 10 adingabeetatik 9k bakarrik, senideen babesik gabe, egin zuten.

Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) "Mediterraneo erdiguneko migrazio bidea, haurrentzako itsasaldi hilgarria" izeneko txostena argitaratu du gaur eta, horren arabera, 2016an Libiatik Italiarako bidaia egin zuten 28.223 adingabeetatik 25.846 bakarrik, senideen babesik gabe, heldu ziren; 2015eko kopuruaren bikoitzak.

Migratzaile horietatik gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik abiatzen dira eta Europa dute helburu, Libiatik barrena Mediterraneoa igarota.

"Mediterraneo erdiguneko bidea emakumeentzat eta haurrentzat dagoen ibilbide hilgarrienetakoa da", Asfhan Khan migrazioa krisiaren UNICEFeko koordinatzaileak azpimarratu duenez.

Bestalde, immigranteak babesteko legearen baitako bide seguruak aldarrikatu ditu UNICEFek. Salatu duenez, gaur egun zeharkaldi hori egiteko immigranteek duten aukera bakarra mafiak eta trafikatzaileak dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Albisteak migrazioa Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Italia Nerabezaroa albisteak Mediterraneo itsasoa