Mundua -

Ezkutuko bilerak Errusiarekin

Ikerketa guztietatik aldendu egingo dela iragarri du Sessionsek

Errusiako enbaxadorearekin izandako bilerak aitortu ditu Sessionsek, baina ez zuela AEBko hauteskundeei buruz hitz egin esan du.

Jeff Sessions, Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Jeff Sessions, Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Jeff Sessions, Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jeff Sessions Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak Errusiak AEBko hauteskundeetan izandako esku-hartzea argitzeko egiten ari diren ikerketa guztietan alde batera geratuko dela iragarri du ostegun honetan, Errusiako enbaxadorearekin birritan bildu zela zabaldu ostean.

Asteazken gauean, The Washington Post egunkariak frogatutzat eman zuen AEBko gaur egungo fiskal nagusia Sergey Kislyak Errusiako enbaxadorearekin birritan bildu zela AEBko presidentea hautatzeko hauteskunde kanpainan zehar. Senatuan bere karguaren zina egin zuenean, baina, horren inguruan galdetu zioten, eta ez zuen erantzunik eman.

Ostegun honetan, Errusiako enbaxadorearekin bildu zela aitortu du Sessionsek, baina ez zuela AEBko hauteskundeei buruz hitz egin adierazi du. Beraz, ez duela dimisiorik emango esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump