Mundua -

Irlandan

Hainbat ume lurperatuta aurkitu dituzte komentu bateko hobi batean

"Aurkitutako gorpuzkien artean, 35 asteko haurdunalditik bi eta hiru urte arteko umeak daude", azaldu du ikerketaren bozeramaileak, Tuameko zentroari dagokionez.

Haurren heriotza-tasa altuak argitzea du helburu ikerketak. Argazkia: EFE
Haurren heriotza-tasa altuak argitzea du helburu ikerketak. Argazkia: EFE
Haurren heriotza-tasa altuak argitzea du helburu ikerketak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandan, XX. mendeko erlijio-ordena katolikoek zuzentzen zituzten abegi-etxeak ikertzen dituen batzordeak hainbat gorpuzki aurkitu ditu Tuameko (herrialdearen mendebaldean) komentu batek dituen hogei hobietatik hamazazpin.

"Aurkitutako gorpuzkien artean, 35 asteko haurdunalditik bi eta hiru urte arteko umeak daude", azaldu du bozeramaileak Tuameko zentroari dagokionez; zein 1925 eta 1961 urte bitartean ama ezkongabeentzako abegi-etxea izan zen.

Dublineko Gobernuak 2014 sortu zuen batzordea gai hau argitzeko, zentro erlijioso batetik gertu zegoen hobi batean umeen 800 eskeleto zeudela salatu zenean.

Zehazki, aurreko mendean instituzio horietako haurren heriotza-tasa altuak, ehorzketak egiteko bideak, adopzioak eta txertaketa esperimentalaren hainbat programa argitzea du helburu ikerketa honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa