Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Erreserba Federalak interes-tasa igo du lehen aldiz Trump garaian

2017aren amaiera baino lehen beste bi igoera  ekarriko ditu eta interes-tasak % 1,25 eta % 1,5 bitartean kokatuko dira.

Trump garaiko lehen igoera da. Argazkia: EFE
Trump garaiko lehen igoera da. Argazkia: EFE
Trump garaiko lehen igoera da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Erreserba Federaleko Batzorde Exekutiboak asteazken honetan egindako bilera batean erreferentziako interes-tasa 0,25 puntu igotzea erabaki du. Hemendik aurrera % 0,75 eta % 1 bitartean kokatuko da, Janet Yellenek zuzentzen duen erakundeak nota batean adierazi duen arabera. 2017ko amaiera baino lehen interesetan beste bi igoera ere aurreikusi dituzte.

Batzorde Exekutiboaren erabakia, interesen azken igoeraren hiru hilabete geroago dator, eta finantza merkatuen aukerekin bat dator. Gainera, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente denetik herrialdeko funts federalen erreferentzia-tasen lehenengo igoera da hau.

Aurreikuspen makroekonomikoei dagokienez, 2017aren amaieran interes-tasak % 1,25 eta % 1,5 bitartean kokatuko direla uste du. Horrek, urtean zehar puntu laurden bateko bi igoera ekarriko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Trump gaur