Mundua -
Hauteskundeak Holandan
Inkestek garaipen zabala eman diote Rutteri, eskuin muturraren aurrean
Parte-hartzea 2012koa baino 8 puntu handiagoa izan da Holandan, bertako Parlamentua aukeratzeko asteazken honetan egiten ari diren hauteskundeetan.
Agentziak | Erredakzioa
Hauteslekuetan egindako inkesten arabera Mark Rutte egungo lehen ministroaren Askatasunaren eta Demokraziaren Alderdi Demokratikoak (VVD) 31 ordezkari lortuko lituzke (Holandako Parlamentuan 150 diputatu daude guztira).
Bestalde, Geert Wilders ultraeskuindarraren Askatasunaren Alderdiak (PVV) 19 diputatu lortzeko aukera izan dezake. Dena dela, Dei Demokristianoarekin (CDA) eta Demokratak 66 (D66) alderdiekin berdinduta egongo litzateke. Ipsos agentziak egindako inkestaren arabera, Berdeak 16 eserleku lortuko lituzke, eta, sozialistek, 14 diputatu.
Emaitza horiek baieztatuz gero, Ruttek oposizioko alderdiekin negoziatu ahal izateko aukera izango luke. Gauzak horrela, agintean jarraitzea ahalbidetuko dion akordioa bilatu beharko du.
Parte-hartze historikoa
Parte-hartzea 2012koa baino 8 puntu handiagoa izan da Holandan, bertako Parlamentua aukeratzeko asteazken honetan egiten ari diren hauteskundeetan. 17:45ean, parte hartzea %73koa zen, 2012ko hauteskundeetan ordu berean baino 8 puntu gehiago (%65).