Mundua -

Venezuela

Madurok 'elkarrizketaren bideari' berrekitea eskatu dio oposizioari

Venezuelako presidenteak gaineratu duenez, prest legoke oposiziogileek ezarritako hainbat baldintza onartzeko.

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. EFE
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. EFE
Auzitegi Gorenari atzera egiteko eskatu dio Nicolas Madurok

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak urte hasieran etendako elkarrizketa politikoaren bideari berrekitea eskatu dio oposizioari, Auzitegi Gorenak Asanblea Nazionalaren eskumenak erabat hartu ostean sortutako krisi instituzionalaren baitan.

"Behin eta berriz eskatu nahi diot Venezuelako oposizioari elkarrizketaren bidera itzul dadin, subiranotasunaren bidera", esan du Madurok VTV estatuko telebista-kateak eskainitako agerraldian.

Hitz egiten jarraitzeko prest dagoela berretsi du Venezuelako presidenteak, eta, horrez gain, oposiziogileek ezarritako hainbat baldintza ere onartuko lituzkeela adierazi du.

"Nahi dutenean, nahi duten lekuan, nahi duten moduan, nahi dutenekin", zehaztu du.

Halaber, Maduren aburuz, negozioazioak "bakeari eta errespetuari dagozkien adostasunak lortzeko aukera" emango luke, herrialdearen oparotasunaren alde.

Maduro eta Venezuelako oposizioa joan den urrian hasi ziren negoziatzen. Vatikanoaz gain, Martin Torrijos Panamako presidente ohia eta Leonel Fernandez Dominikar Errepublikako presidente ohia izan ziren bitartekariak, baita Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea izandakoa ere.

Ondoren, ordea, elkarrizketa horiek gelditu eta oposizioak negoziazioa bertan behera utzi zuen, prozesua berriz abiatzeko bitartekariek egindako proposamenari uko egin eta gero.

Auzitegi Gorenak oposizioak kontrolatzen duen Parlamentuaren eskumenak hartzeko iragarritako erabakiak eragindako eztabaidaren erdian egin du deia Venezuelako presidenteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Venezuela argazkiak Nicolás Maduro